Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkariaren eskutitza:
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Hezkuntza, Unibertsitate ete Ikerketa Sailak, Gipuzkoako Berritzeguneen (Prestakuntza eta Hezkuntza Berriztatzean Laguntzeko Zerbitzua) bitartez, "Gipuzkoako Hezkuntza Berriztapen proiektuen buruzko XI. Jardunaldiak: GURE PRAKTIKAREN BIDEZ KONPETENTZIAK GARATZEN", antolatuko ditu, 2012ko maiatzaren 10 eta 11n Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ARETO NAGUSIAn.
Hona hemen jardunaldien hamaikagarren ekitaldian Hezkuntza Sailaren lan-ildoen eta heziketa ekintzen artean aurkeztuko diren hitzaldiak eta proiektuak, gai honekin lotutakoak:
.- Estrategia metodologikoak konpetentziak lantzeko.
.- LHn eta BHn ikasketa kooperatiboa.
.- Bikoteka irakurtzen esperientzia.
.- Bikoteka idazten hastapena.
.- Matematika lantzeko estrategiak.
.- Eskola 2.0.
Gipuzkoako Berritzeguneek Hezkuntza Berriztapenerako XI. Jardunaldi hauetan parte hartzera gonbidatzen dituzte hezkuntzako profesionalak, familiak, hezkuntza munduarekin zerikusia duten giza eragileak eta hezkuntzak gure gizartean dituen erronkei buruz interesatuta dauden guztiak.
Programari buruzko kontsultak eta izen emateak apirilaren 24tik hasita maiatzaren 8ra arte (biak barne) egin ahal izango dira honako web orrian:
http://www.donosgune.net/jardunaldiak2012/inicio.asp
Julen Bengoetxea Urretabizkaia
Hezkuntza Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaria