Home
> Elektrizitatea
eta Elektronika
> Osagaiak > Errelea
Errelea
Errelea era elektromagnetikoan ireki eta ixten den etengailu bat dela esan daiteke.
Oso erabilgarriak dira automatismo elektrikoen diseinuan eta tentsio altuan dagoen zirkuitu bat tentsio baxuan dagoen beste batetik kontrolatzeko aukera eskaintzen dute. Azken funtzio honi esker RCXk tentsio altuan dauden zirkuituak edo intentsitate altua eskatzen duten ekipoak kontrola ditzake.
Errele baten egitura
Funtzionamendua
|
"b" bobinaren A1 eta A2 bornetan tentsioa aplikatzen denean harilketatik korrontea pasatzen da. Honen ondorioz, eremu magnetiko bat sortzen da eta "r" armadura "n" nukleora erakartzen du. Armadura "1" kontaktuari mekanikoki lotuta dagonez "4" kontakturaino bultzatzen du. 1-4 kontaktua itxita mantenduko da bobinaren bornetan tentsioa dagoen bitartean. Tentsioa desagertzen denean, "m" malgukiak armadura hasierako tokira eramango du. Ondorioz, 1-4 kontaktua irekita geldituko da eta 1-2 itxita. |
![]() |
![]()
02/05/26