Home
> Elektrizitatea eta Elektronika
Elektrizitatea eta Elektronika
RCXk hiru sarrera eta hiru irteera ditu. Irteeretan (9V DC) motoreak eta argiak konektatu daitezke (gehienez 0.5A). Eta sarreretan sentsoreak.
LEGOk lau sentsore ezberdinak komertzializatzen ditu: ukitze-sentsorea, argi-sentsorea, tenperatura-sentsorea eta errotazio-sentsorea. LEGO dacta eta Robotics Invention System kit-etan bi ukitze-sentsore eta argi-sentsore bat aurkituko dituzu. Errotazio-sentsorea "Ultimate Accesoty Set"-en aurkituko duzu urrutiko agintea eta argi batekin batera.
| LEGOk eskaintzen dituen sentsoreez gain, norberak sentsore berriak egin ditzake. Irudian sentsoreak berriak RCXrekin konektatzeko baliagarriak diren piezak ikusten dira. Pieza hauek ez dira robotikako kit-ekin komertzializatzen. Behar badituzu, LEGOren kontsumitzailearen zerbitzuari eskatu beharko dizkiozu (5037 erreferentzia). | ![]() |
Ikasgelan egin daitezkeen sentsoreak
Sentsore berriak egiteko kontuan hartu behar da sentsore pasiboak eta aktiboak daudela. Sentsore pasiboak elikatu beharrik ez dutenak dira (ukitze-sentsorea eta tenperatura-sentsorea). Sentsore aktiboak elikatubehar dira beren lana egin dezaten, LEGOren argi-sentsore eta errotazio-sentsorearen kasuan gertatzen den moduan. Sentsorea aktiboa edo pasiboa izatea kontuan hartu behar da programatzeko garaian. Biblioigrafiako erreferentzia batzuek informazio ugari ematen dute sentsoreen diseinuaz.
Hemen teknologiako gelan egin daitezkeen sentsore batzuk aurkezten dira. Era errazean egin daitezke DBHko teknologiako ikasleekin.
Argi-sentsorea: sentsore hau egitea
erraza eta merkea da.
| |
![]() |
Bestelako irteerak
|
Irteera batek eskatzen duen tentsioa edo intentsitatea RCXk eskaini dezakeena baino handiagoa bada errele bat izango da soluziobidea. Horretarako teknologiako tailerrean irudian ikus daitekeen bezalako dispositiboa munta daiteke (Informazio gehiago). |
|
Baliabideak
Ondorengo orri guztiak ingelesez daude.
Liburuak:
LEGOren RCXrako sentsore komertzialak
LEGOren RCXrako sentsore gehiago
Beste lotura interesgarriak
![]()
02/10/29 -(e)an eguneratua