Home
> Esperientziak eta Proiektuak
Esperientziak
eta Proiektuak
Proiektu honetako emaitzak Internet-en jartzeak hainbat jenderekin kontaktuan jartzeko eman dit. Horrela, toki ezberdinetan egiten diren proiektuei buruzko informazioa eskuratzeko aukera izan dut. Batzuk administraziotik edo unibertsitatetik bultzatutako proiektuak dira, besteak, irakasleek beren kontura ikastetxeetan aurrera daramatzaten berrikuntza proiektuak.
Eskertuko nuke zure esperientziaren berri jasotzea, guztiontzat oso lagungarria izan daitekeelako.
ROBOLAB proiektua:
Proiektu hau Alacant-eko Unibertsitateak (Teknologia Berriak eta Hezkuntza Berrikuntzaren
Errektoreordetza) eta Retevisión Fundazioak finantzatzen dute. Aurten proiektua
Alacant probintziako bost ikastetxetara eraman dute. Ikasleen adinak 9 eta 16
urte bitartekoak dira. Bost ikastetxe hauen artean ROBOLAB 8 kit banatu dira
-oso gutxi ikastetxe hauetan izan duten arrakasta ikusita. Irakasleek bilera
batzuk izan dituzte ikasturtean zehar, gainera, hasieran ROBOLAB programazio
inguru grafikoaz ikastaro bat izan zuten. Datorren urteari begira ez dakite
ikastetxe gehiagotara zabalduko duten ala ikastetxe horietakoa indartuko duten
ROBOLAB kit gehiago erosiz. Proiektuko arduradunek emaitzak Interneten ari dira
kokatzen
"Liceo San Juan Bautista" (Montevideo, Uruguay): Informatikaren irakaskuntzan
robotika erabiltzen dute. 2000 urtetik hona ROBOLAB erabiltzen dute. Ikasturte
honetan 8, 9 eta 10 urteko ikasleak esperientzian sartu dituzte.
![]() |
![]()
03/09/07-(e)an eguneratua.