Home >Programazioa
Programazioa

Programazio hizkuntzei dagokionez aukera oso zabala da, eta gainera, gehienak Interneten daude edonoren eskura. Gehienak Windows sistema eragilearekin lan egiteko diseinatuta badaude, baina batzuk, Macintosh, Unix eta Linux sistema eragilea duten ordenagailuetan erabil daitezke.

Programazio hizkuntzak

Hemen ikasgelan erabilgarriak diren programazio hizkuntzez gain beste batzuen berri ematen da, ikuspegi orokor bat ematen saiatu bainaiz.

Batzuk, LEGOk eskaintzen duen firmwarean (RCXren sistema eragilea) oinarritutako proposamenak dira, besteek, berriz, firmware berezi bat behar dute. Jarraian aurkezten direnak ez dira aurki daitezkeen aukera guztiak.

RoboLab: Programazio hizkuntza honen interfazea grafikoa da, eta programak fluxu diagramen antzekoak dira. LabVIEW-ek garatutako programazio hizkuntza honek ez du spirit.ocx kontrolaren beharrik. Beste batzuek baino aukera gehiago ematen du, programatzeko egokia izateaz gain kalkuluak egiteko eta datuak grafikoen bitartez irudikatzeko erabil baitaiteke. Interneteko komunikazioetarako prestatua dago. Hezkuntza merkaturako diseinatutako programazio hizkuntza hau oso intuitiboa da, eta Lego Dacta produktuekin komertzializatzen da. (Windows, Mac). Informazio gehiago -->.

C: C erabili nahi baduzu aukera ezberdinak dituzu: batzuk egokitutako C programazio ingurua eskaintzen dute (NQC eta Interactive C), beste batek C zuzenean erabiltzeko aukera ematen duen artean (brickOS). Hizkuntza hau erabiliz hasteko egokiena NQC da, brickOS erabiltzaile aurreratuentzat egokia den artean (honek ez du esan nahi NQC aplikazio aurretatuentzat egokia ez dela). NQCk LEGOren jatorrizko firmwarea erabiltzen du eta beste biek firmware propio bat.

Spirit.ocx: Kontrol honek programazio inguru ezberdinetatik RCX kontrolatzeko aukera ematen du, besteak beste, Visual Basic, Visual C++, Delphi eta Visual Java++-tik. Informazio gehiago -->.

RCX Code: Lego MindStorms-ekin batera datorren programazio inguru grafikoa (Windows). Etxeko merkaturako siseinatuta. Informazio gehiago -->.

Java: leJOSek RCX Java erabiliz programatzeko bidea irekitzen du. Informazio gehiago -->.

LOGO: RCX LOGOz ere programa daiteke, baina nik dakidanez soilik software komertzialen bitartez. Software komertzialen artean gutxienez bi aukera dago RCX programatzeko: Terrapin LOGO (99.95$) eta LogoWriter Win. Zoritxarrez bigarrena japonieraz dago. LOGO eta RCXren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, abiapuntu egokiena MITen LOGO Foundation izan daiteke. LOGOri buruzko informazioa gaztelaniaz Antonio Pantojaren webgunean aurkituko duzu. StarLOGO.

Firmwarea

RCX-ren firmwareari dagokionez aukera ezberdinak daude. Oinarrizkoena softwarearekin batera datorrena da.

LEGO MindStorms RCX 2.0: Hau da LEGOk RCXrekin batera saltzen duena. Atera den azken bertsioa 2.0 da, eta aukera berriak eskaintzen ditu aurrekoarekiko (besteak beste aldagai gehiago erabiltzeko aukera).2.0 bertsio berri honen ezaugarri berriak erabiltzeko NQC-ren azken bertsioa erabili behar da. RCX 2.0 BETA SDK-n aurki dezakezu.

Loturak

RCX.net-en RCX Microsoft.NET-en bitartez kontrolatzeko behar duzuna aurkituko duzu (C# edo VB.NET)

Adimen artifiziala: Adimen artifiziala eta logikoa difusoa erabilitzen duen LEGO proiektua.

Ada/Mindstorms 2.0: USAko aireko armadako akademian LEGO MindStorms erabiltzen dute informatikako klaseetan, eta programatzeko Ada/MindStorms erabiltzen dute. Programazioa Ada hizkuntzaz egiten da, eta bukaeran NQC kodea bihurtzen da.

PBforth: Programmable Brick FORTH. RCX programatzeko beste bide bat.

"Programación de LEGO MindStorms bajo GNU/Linux". Hispalinux-en aurkezputako ponentzia honetan Linux sistemetan LEGO MindStorms programatzeko bi aukera deskribatzen ditu: NQC eta LegOS (gaztelaniaz dago).

LINUX: Lego MindStorms Linux-ekin. Gida honen bitartez ikuspegi oso bat ematen da.

WebBrick: aplikazio honi esker Web orri batetik Internet-en bitartez LEGO robot bat kontrola daiteke.


04/04/18-(e)an eguneratua