Home
> Programazioa
> brickOS
Programazio hizkuntza: brickOS (lehen legOS)
BrickOS Markus L. Noga-k sortu zuen. Bera izan da kode
gehiena garatu duena, baina beste hainbat jendek beren ekarpenak egin ditu.
Freeware motako softwarea da, eta lizentzia Mozilla Public License motakoa da,
beraz nahi duenak egin ditzake aldaketak eta ekarpenak.
RCX programatzeko C erabiltzea bere abantailak ditu.
C eta brickOS konbinatzeak malgutasuna, potentzia eta eraginkortasuna
ematen du. Hala ere, aurretik C jakin gabe ikasketa prozesua motela da
(adibidez, NQC azkarrago ikas daiteke).
Baliabideak
Software:
- BrickOS-en azken bertsioak eskuratzeko modurik
zuzenena The brickOS
HomePage-ra joatea da, bertan zentralizatzen baita brickOS inguruan
garatzen den software berria.
- emulegOS:
hau brickOS programazio ingurua erabiltzen dutenentzat tresna interesgarria
da, hain zuzen, programak probatzeko aukera ematen baitie.
- Guy-ren
orria: MIDI eta WAV formatuan dauden soinuak C kodera bihurtzeko
utilitateak eskaintzen ditu.
Liburuak
Intereseko beste helbide batzuk:
- LegOS:
Markus L. Noga-ren orria da.
- "Programación
de LEGO MindStorms bajo GNU/Linux". Hispalinux-en aurkeztutako ponentzia
honetan Linux sistemetan LEGO MindStorms programatzeko bi aukera deskribatzen
ditu: NQC eta brickOS (Gaztelaniaz dago).
- Adimen
artifiziala: Adimen artifiziala eta logikoa difusoa erabiltzen duen LEGO
proiektua.
- Compile
brickOS RCX Code: orri honetan C eta C++-eko kodea konpilatu
daiteke RCXra transferitzeko.
- BrickOS
LUGNET-en: Hemen brickOS-en loturez gain, brickOS-i buruzko
banaketa zerrenda baten mezuak aurki ditzakezu (ingelesez). Zalantzak argitzeko
bidea da.

03/02/23 -(e)an eguneratua