Home
> Programazioa
> Spirit.ocx kontrola
Spirit.ocx kontrola
LEGO MindStorms 1.5 edo LEGO Technic CyberMaster-ekin batera datorren CD-ROMa instalatzen denean, automatikoki SPIRIT.OCX ActiveX kontrola instalatzen da ordenagailuan. Kontrol honek programazio inguru ezberdinetatik RCX kontrolatzeko aukera ematen du, besteak beste, Visual Basic, Visual C++, Delphi eta Visual Java++-etik.
NQC-rekin alderatuz, hizkuntza hauek robotak erregistratzen dituen datuak jasotzeko eta prozesatzeko aukera ematen dute. NQC-rekin konbina daiteke aplikazio sofistikatuak egiteko, adibidez, robota kontrolatzen duen programa NQC-z idatzi eta ordenagailuan datuak prozesatzeko Visual Basic edo besteren bat erabiliz. Robotak ordenagailutik zuzenean kontrolatzeko aukera ematen du.
Visual Basic-en kasuan, Microsoft Office edo beste hainbat aplikazioekin batera datorren Visual Basic for Aplications erabil daiteke.
Dokumentuen atalean LEGO roboten programazioa: Visual Basic eskuliburua duzu.
LEGO MindStorms 2.0k berriz ez du honelako kontrolik eskaintzen. Honen ondorioz ezin da infragorrien dorre berria (USB) Visual Basic-etik erabili. Arazo honi irtenbidea emateko Phantom kontrola dago.
Loturak
LEGOk erreferentzia gida eskaintzen du bere webgunean. Spirit.ocx-ena http://mindstorms.lego.com/sdk/default.asp
helbidean aurki dezakezu, eta 2.0 firmwareari dagokion "Software Developers
Kit" (SDK) dokumentua http://mindstorms.lego.com/sdk2/default.asp
helbidean.
Visual Basic-en ikastaro
bat LEGO MindStorms abiapuntu moduan hartuta. Irlandako "Waterford Institute
of Technology" -ko ikasle batzuk egindako lana da, eta dokumentuen
atalean euskarazko bertsioa aurki dezakezu.
BrickCommand:
Aplikazio honi esker programak Visual Basic-en editatu eta ondoren, RCXra transferitu
ditzakegu.
Gordon's Brick
Programmer: Hau ere Visual Basic-en programak editatzeko eta konpilatzeko
Interneten aurki daitekeen aukera bat da, baina gehiago ere badaude, adibidez,
MindControl
eta PRO-RCX.
Vision Command erabiltzeko ActiveX
kontrola Belgikako LEGO MindStorms zaleen Web orrian: Informazio
gehiago
![]()
02/12/29 -(e)an eguneratua