Home > Programazioa > RCXCode
Programazio hizkuntzak: RCXCode

RCXCode Lego MindStorms-ekin batera datorren programazio inguru grafikoa da. Erabiltzeko erraza da, eta LOGO hizkuntzan oinarrituta dago. Programa bat editatzeko Lego adreiluen itxura duten blokeak arrastatu behar dituzu eta orden egokian jarri. Behin era egokian ordenatu eta beren parametroei nahi ditugun balioak emanda, programa RCXra infragorrien bitartez transferitu ahal izango da. Hortik aurrera ez dugu ordenagailuaren beharrik izango, eta robotak era autonomoan funtzionatuko du.

Zoritxarrez, RCXCode ez da gomendagarria aplikazio aurreratuetan, hain zuzen, muga batzuk dituelako. Besteak beste, ezin ditu aldagaiak erabili (kontadore batzuk soilik).

Komertzializatutako azken bertsioa 1.5 da. Hala ere, Lego Vision Command kamerarekin komertzializatutako softwareak firmwarearen 2.0 bertsioa erabiltzen du (aipatutako software honek inguru grafiko berdintsua erabiltzen du).

Kodea nola gordetzen den ikusi nahi baduzu, ireki ezazu testu editore bat erabiliz (NOTEPAD edo besteren bat).


02/03/18 -(e)an eguneratua