Home > Programazioa > NQC
Programazio hizkuntzak: NQC

LEGOk Robotics Invention System merkaturatu zuenean, robotak egiteko hardware erakargarria jarri zuen guztion eskura, baina softwareak oso funtzio mugatuak eskaintzen zituen. Hau dela eta, hainbat jendek software berriak garatzeari ekin zion. Horien artean Dave Baum-ek garatutako NQC programazio hizkuntza dago. C-ren iturri-kode zaharrean oinarritu zen, LEGO robotak programatzeko hizkuntza hau garatzeko. Programa sofistikatuak garatzeko aukera ematen du. Ohiko kontrol egiturak, funtzioak, subrutinak eta aldagaiak erabiltzen ditu, eta roboten arteko komunikazioetarako behar den guztia ere eskaintzen du.

Bricx Command Center

Programen edizioa errazteko asmoz, Utrecht-eko Unibertsitateko Informatikako Departamentuan aplikazio bat sortu zuten: RCX Command Center. Edizioan lagungarria izateaz gain beste aukera batzuk ere eskaintzen zituen: robota ordenagailutik zuzenean kontrolatzeko panela (RCX Controller), musika editatzeko teklatua (RCX Piano), diagnostikoak egiteko aukera...

Ikasleekin RCX Command Center erabiltzeari utzi ziotenean, iturri kodea erabiltzaileen esku jarri zuten.

Hortik aurrera John Hansen-ek hartu du bere gain editore hau eguneratzeko eta hobetzeko erronka. Orain Bricx Command Center izena du. Eskura dagoen azken bertsioak USBn konektatzen den infragorrien dorrearekin lan egiteko baliagarria da.

RCX Command Center zabaldua

Oharrak

2004ko hasieratik Dave Baum-ek utzi dio berrikuntzak egiteari eta hortik aurrera John Hansen-ek hartu du lekukoa.

NQC eta bere editoreak erabilpen librekoa dira eta Interneten eskura daitezke. BricxCCren kodea John Hansen-en orrian dago edonoren eskura. Windows, Macintosh eta Linux-en erabilgarria da.

Azken bertsioetan egindako lanari esker, Pascal, C eta C++ editorea bilakatu da.

Baliabideak

Jarraian aipatzen diren baliabide batzuk euskaraz edo gaztelaniaz daude. Aipamena egiten ez denean ingelesez daudela esan nahi du.

Softwarea:

Liburuak:

Eskuliburuak:

Beste lotura batzuk


04/04/12-(e)an eguneratua