Home > Pneumatika
Pneumatika

LEGOk transmisio pneumatikoak muntatzeko elementuak eskaintzen ditu. Ez dira oso anitzak baina pneumatikari sarrera egiteko behar den guztia eskaintzen du.

Zirkuitu pneumatikoen osagarriak ondoko hauek dira

  Konpresorea
Kontrol elementuak: balbulak
Lana egiten duten elementuak: zilindroak
 

Konpresorea

Elementu pneumatikoak elikatzeko aire konprimitua behar da, beraz, airea konprimitzeko sistemaren bat behar da.

Airea konprimatzeko modurik sinpleena enbolo bat erabiltzea da, horren adibide bizikletako puzkailua. LEGOk horren antzeko elementu bat eskaintzen du (ikus 1. irudia). Hasiera batean eskuz eragiteko diseinatuta badago ere, motore batekin konbina daiteke konpresore bat egiteko.

Hala ere, badago konpresorea egiteko aurrekoa baina egokiagoa den beste elementu bat (ikus 2.irudia). Diametro txikiagokoa da eta motore batekin muntatzeko diseinatuta dago.

1*

2

Konpresorea osatzeko beste bi elementu behar dira: aire-depositua eta presioa mugatzeko sistema bat. Lehenengoa 3. irudian ikus dezakezu eta bigarrena asmatu beharra dago.

Orri hauetan konpresorea egiteko ideiaren bat daukazu, bestela jo ezazu Pneumatika CHSSO orrira, bertan konpresore batzuk aurki baititzakezu, edo Sergei Ovorov-en orrian konpresoreak eta presioa mugatzeko sistemak ikusteko.

Kontrola

Zirkuitu pneumatikoak kontrolatzeko balbulak erabiltzen dira. Balbulek airearen igarotzeari bidea irekitzen edo ixten diote.

LEGOk balbula mota bakarra eskaintzen du, hain zuzen, hiru irteera eta bi posiziokoa. Ondoko irudian balbula eta bere barneko funtzionamenduaren eskema ikus ditzakezu.

Zirkuitu pneumatikoa RCXtik kontrolatu nahi badugu, balbula elektrobalbula bihurtu beharko dugu. Honela, motore batez balbularen posizioa aldaraziko dugu.

Zilindroak

Mugimendua sortzeko eta indarra transmititzeko zilindroak erabiltzen dira. LEGOk efektu bikoitzeko zilindroak izenekoak eskaintzen ditu, hau da, indarra bi noranzkoetan egiteko gai direnak. Irudian ikus ditzakezu irudikatzeko erabiltzen den ikurrarekin batera.

 

Aurreko elementuak konektatzeko T konexioak, hodi malguak eta zurrunak erabil ditzakegu (ikus irudian).

Loturak

Techno-stuff-en RCXarekin erabil daitekeen presostato bat komertzializatzen dute.

Pneumatika CHSSO: orri honetan informazio, eskema, urratsez urratseko instrukioak, proiektu eta esperimentazio ugari jasotzen da. era oso sistematizatuan egina. Fischertechnik-ekin egindako muntaketak eskaintzen ditu ere.

RC serboa LEGOrekin erabiltzeko proposamena: honela, zirkuitu pneumatikoetan balbulak RCX-tik kontrolatu ahal izango dira.

Sergei Ovorov-en pneumatics: Konpresore eta presioa kontrolatzeko sistema. .DAT (MLCAD) artxibo bat ere eskaintzen du.

Chris LEGOTIC Page: pneumatikari buruzko atalean aire bidezko giharrak nola egin azaltzen du.

* LEGO elementuen irudiak Technica webgunetik hartutakoak dira, Jim Hughes-en baimenarekin.

04/04/22-(e)an eguneratua