Home
> Mekanika > Higidura eta
indarren transmisioa
Higidura eta indarren transmisioa
Ardatz paraleloen arteko transmisioak
Ardatz paraleloen artean mugimendua eta indarra transmititzeko engranaje zuzenak, poleak eta katea erabiltzen dira. LEGOk hiru sistemak eskaintzen ditu, baina robotak egiteko kit-etan ez daude.
Horzdun gurpilak. Engranajeak
(irudiak)
| LEGO MindStorms-ek eskaintzen dituen engranajeek 8, 16, 24 eta 40 hortz daukate. Engranaje hauek binaka konbinatzen baditugu lor daitezkeen transmisio erlazioak ondoko taulan jasotzen direnak dira. |
|
(LEGO elementuen irudiak Technica webgunetik hartutakoak dira, Jim Hughes-en baimenarekin).
Goiko lerroko balioak horzdun gurpil eragileen hortz kopuruak dira, eta ezkerreko zutabekoak gurpil eraginarenak.
|
8
|
16
|
24
|
40
|
|
|
8
|
1
|
2
|
3
|
5
|
|
16
|
0.5
|
1
|
1.5
|
2.5
|
|
24
|
0.33
|
0.67
|
1
|
1.67
|
|
40
|
0.2
|
0.4
|
0.6
|
1
|
Poleak
|
Ardatz paraleloen arteko transmisioak muntatzeko dugun bigarren aukera poleena da. Sistema honek ardatzen arteko distantzia handitzeko aukera ematen du. Gainera, bi ardatzen noranzkoa berdina izango da. Hala ere, engranajeen bitarteko transmisioek doitasuna handiagoa izango da eta potentzia gehiago transmititu dezakete. Aukeran dauden hiru poleen diametroak 8.6, 21.9 eta 34.2koak dira. Ondoko taulan lor daitezkeen transmisio erlazio teorikoak jasotzen dira (uhala eta polearen artean gertatzen den irristaketa kontuan hartu gabe). |
![]() |
Goiko lerroko balioak polea eragileen diametroak dira, eta ezkerreko zutabekoak polea eraginarenak.
|
8.6
|
21.9
|
34.2
|
|
|
8.6
|
1
|
2.5
|
4
|
|
21.9
|
0.4
|
1
|
1.6
|
|
34.2
|
0.25
|
0.6
|
1
|
Ebakitzen diren ardatzen arteko transmisioak
| Mugimendua elkar ebakitzen duten ardatzen artean transmititu behar denean engranaje konikoak erabiltzen dira. LEGOk 12 hortzetako engranaje konikoak eskaintzen ditu. Gainera, engranaje zuzenekin konbinatuta erabil daitekeen 24 hortzetako engranaje bat ere eskaintzen du. (irudiak) | ![]() ![]() |
Ardatz gurutzatuen arteko transmisioak
| Ardatzak gurutzatuak daudenean torloju amaigabea eta koroa (gure kasuan engranaje zuzenak izango dira) erabiltzen dira. Konbinaketa hauen bitartez biraketa-abiaduraren erredukzio handiak lortzen dira. Engranaje honetan torlojua beti izango da eragilea eta koroa eragina. LEGOk eskaintzen duen torloju amaigabea sarrera batekoa da, beraz, abiadura erredukzioak ondoko hauen izango dira: (irudi gehiago) | ![]() |
| Koroaren hortz kopurua | 8 | 16 | 24 | 40 |
| Erredukzioa | 0.125 | 0.0625 | 0.042 | 0.025 |
Higidura transformatzeko elementuak
Pinoi / kremailera mekanismoa
| Pinoi-kremailera biraketa-higidura higidura zuzen bihurtzeko sistema bat da. LEGOk eskaintzen duen kremaileraren modulua 3.175 mmtakoa da, beraz, pinoi moduan 8 hortz diruen gurpil bat erabiltzen badugu, gurpilaren bira bakoitzeko 25.4 mm (1") desplazamendu zuzena lortuko dugu. (irudia) | ![]() |
Torloju / azkoina mekanismoa
|
Torloju-azkoina mekanismoa oso arrunta da makina-erremintetan hainbat elementu zuzen mugitzeko. LEGOk ez du mekanismo hau muntatzeko elementurik eskaintzen, baina antzeko zerbait lor daiteke torloju amaigabea eta engranaje zuzen bat erabiliz. Torloju amaigabea eragilea izango da, eta engranajea blokeatuta egongo da. Modu honetan zehaztasun handiko higidura zuzenak lor daitezke. Torlojuaren hari-neurria 3.175 mmtakoa da, beraz, ardatzaren bira bakoitzeko desplazamendu zuzena 3.157 mmtakoa izango da. Esan beharra dago gaur egun honelako transmisioetan boladun torlojuak erabiltzen direla. (irudiak) |
![]() |
Biela / biradera mekanismoa
|
Biela/biradera mekanismoak higidura zuzena biraketa-higidura bihurtzeko erabiltzen da, edo alderantziz. Kasu honetan higidura zuzena joan-etorrikoa da aurreko bi mekanismoetan jarraia zen bitartean. Lehenengoaren adibideak automobiletako motoreetan edo lurrin tren zaharretan aurki daitezke. Bigarrenarena aire konpresore batean. Ezkerreko irudiko elementua biela moduan erabiltzen da, baina badaude beste aukera batzuk honelako mekanismoak muntatzeko. (irudiak) |
![]() |
Espeka / jarraitzailea mekanismoa
|
Espekak biraketa-higidura joan-etorriko higidura zuzen bihurtzen du. Automobiletako motoreetan balbulen irekitzea eta ixtea kontrolatzeko erabiltzen dira. Erabilpenaren arabera forma ezberdina eduki dezakete. Irudian espeka moduan erabil daitekeen LEGO elementua. |
![]() |
Biraketa-momentuaren mugatzaileak diren engranajeak
| Engranaje hau biraketa-momentua mugatzeko erabiltzen da. Honela egiten ditugun mekanismoak babestu ditzakegu, zerbait muga batera iristen denean kalterik kaltetu ez dadin. | ![]() |
|
Ibilgailu bat biratzen denean bi aldeetako gurpilen ibilbidearen luzera ez da berdina, beraz, irristaketarik ez egoteko bi aldeetako gurpilen abiadurak ezin dira berdinak izan. Errepideetan dabiltzan automobilek diferentziala izeneko erabiltzen dute arazo hau ekiditeko. Robot bat muntatzen dugunean alde bakoitzeko gurpilak motore batek mugitzen dituenean ez da arazorik sortzen, baina motore bakar batek biak mugitzen dituenean komeni da diferentzial bat erabiltzea. Horretarako irudian agertzen den elementua engranaje konikoekin konbinatuko dugu. Beste erabilpen batzuk eduki ditzake diferentzialak, adibidez, bi mugimendu motore bakar batez kontrolatu, eta lehenengoa mugara iristen denean bigarrena mugitzen jarraitzeko. (irudiak) |
![]() |