Home > Mekanika > Egiturak
Egiturak

Ondo diseinatutako robot bat fidagarria, trinkoa eta sendoa izan behar da. Beraz, piezak banantzeko arriskua hala edo nola ekidin behar da.

Egiturak sendotzen

LEGO egiturak sendotzen ikasteko ezinbestekoa da LEGO elementuen neurriak ezagutzea. Ondoko irudian elementu baten neurriak erakusten dira milimetroetan, baina gehien interesatzen zaiguna altuera eta zabaleraren arteko proportzioa ezagutzea da: 6/5.

Bestetik, aurrekoaren altueraren herena neurtzen diren piezak eskura edukitzeak konbinaketa ugari egiteko aukera ematen du (biagarren pieza hauen altuera eta zabaleraren arteko proportzioa 2 / 5 da). Honela, pieza horizontalez osatutako multzoak pieza bertikalen bitartez sendotu ahal izango ditugu.

(irudi gehiago)


02/03/18 -(e)an azken aldiz eguneratua