Jarraian biela / biradera mekanismoaren hiru erabilpena erakusten dira. Ikusten denez, bai biela moduan, bai biradera moduan elementu ezberdinak erabil daitezke.
Irudietan agertzen diren elementuez gain beste batzuk erabil daitezke ere, adibidez, alboetan dituen zuloei esker 40 hortz dituen engranajea biela moduan erabil daiteke.
|
Hau mekanismo apaingarri bat izan daiteke. Panpinatxo hauen esker suge baten itxurako bat jar daiteke, bere mugimendua simulatzeko. |
Aire konpresore bat egiteko biela/biradera mekanismoa erabili behar da biraketa-higidura higidura zuzen bihurtzeko. |
Hau aurrekoaren antzekoa da, baina beste elementu bat erabili da bielaren funtzioa betetzeko. |