Home > Robotak muntatzeko eskaintzak > LEGO
Robotak muntatzeko eskaintzak: LEGO

LEGO 1977an TECHNIC serieak komertzializatzen hasi zen. TECHNIC serieko modeloek besteak beste engranajeak, poleak, ardatzak eta motoreak zeuzkaten. Pieza multzo hauek LEGOen erabilpen teknikoari sarrera eman zioten. Urtez urte pieza berriak atera dira eta gaur egun, transmisio mekanikoak egiteko piezez gain, transmisio pneumatikoak egiteko elementuak eskaintzen dituzte. LEGO Dacta seriean hezkuntzari egokitutako materialak merkaturatu zituzten, eta hainbat herrialdetan teknologiako edukiak lantzeko erabiltzen hasi ziren.

1998an MIT -ekin batera egindako lanaren emaitza komertzializatu zuen: "Robotics Invention System". Honi esker, kontrol gaitasuna makinaren barruan kokatua duten robot autonomoak eraiki ditzake erabiltzaileak.

Baina LEGO MindStorms-ekin batera saltzen den softwarea mugatu samarra zen, eta erabiltzaile batzuek (haien artean ingeniariak, informatikoak...) RCX programatzeko inguru berriak garatzeari ekin zioten eta kasu guztietan emaitzak Internet-en kokatzen zituzten gainerako erabiltzaileen eskura. Guzti honen ondorioz, gaur egun, RCX programatzeko dagoen aukera oso zabala da: NQC, C, Ada, Java...

Produktu honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu proiektu honen memorian aurkituko duzu (pdf formatoan).


08/05/03-(e)an eguneratua