Hezkuntzan erabil daitezkeen hardware ezberdinak bi talde nagusitan sailka ditzakegu:
Lehen taldekoan informatika eta elektronikako edukiak lantzeko egokiak izan arren, alde batera utziko ditut, bigarren hezkuntzan erabiltzeko egokiak ez direlako. Beraz, bigarren taldekoen ezaugarriak aztertuko ditut.
Mota honetako robotek teknologiako eduki ezberdinetan sakontzeko aukera ematen dute: proiektuen metodoa, mekanika, elektronika, informatika eta zientzia eta teknologia eremuekin erlazionatutako beste hainbat eduki. Honela, ikasleak bere robot propioak egin ditzake eta curriculumeko hainbat edukitan esperientzia praktikoa bereganatzen du. Software eta hardware konbinaketa ezberdinek gelan praktika ugari egiteko aukera ematen dute, adibidez, horietako batzuk zientzietako laborategian datuak erregistratzeko eta prozesatzeko gai dira.
Material ezberdinen ezaugarriak
Merkatuan dauden aukeren artean ezberdintasun handiak egon daitezke, baina kasu guztietan elementu komun batzuk izango dituzte. Eskaintza komertzial bat baloratzeko orduan kontuan hartu beharreko zenbait faktore zerrendatzen saiatu naiz. Nire ustez ondoko hauek dira gutxienezkoak:
Robotak muntatzeko sistema batek ikasgelan erabilgarria den ala ez baloratzeko ondoko irizpide hauek erabil daitezke:
Eskaintza komertzialak
Proiektu hau LEGOk komertzializatzen duen RCX adreilu adimentsuan oinarritu dut. Informazio gehiago -->
Cricket MITen garatutako ordenagailu txiki bat da. 9V-eko bateria erabiltzen du eta bi motore kontrola ditzake. Informazioa bi sentsoreen bitartez eskura dezake. Infragorrien bitartez elkarren artean komunika daitezke. Programartzeko LogoBlocks softwarea erabiltzen du. Informazio gehiago-->
Mikrokontroladore honen jatorria MITen dago. Cricket-a eta RCXa baina potenteagoa da: 7 sarrera analogikoak, 9 sarrera digital, 4 motore. Gainera LEGO motoreak, LEGO sentsoreak eta serbomotoreak onartzen ditu. Handyboard programatzeko C erabiltzen da, eta aurrekoekin alderatutzen baditugu goi mailetan erabiltzeko mikrokontroladorea da.
ROBOT STORE (HK) edo Gleasson Research-en eros daiteke. Handyboard-i buruzko informazio gehiago Fred Martin-en "Robotic Explorations" liburuan eta Handyboard-en webgune ofizialean aurkituko duzu.
189$etik gora aurki daiteke (montatu gabe bada prezio merkeagoan). LEGO sentsoreak eta serbomotoreak erabiltzeko hedapen-txartel bat behar da (45$ inguru).
Marka komertzial honek ere robotak muntatzeko kitak eskaintzen ditu. Bere webgunean eskaintzen dituen produktuak ikus ditzakezu. Besteak beste, industriako prozesuen automatizazioaren simulaziorako modelo batzuk eskaintzen ditu.
K'NEX
K'NEX ek eskaintzen duen sistema bere web orrian ikus dezakezu.Softwarea bai PC-n bai Mac-en erabil daiteke.
![]()
03/07/31-(e)an eguneratua