Home
> Marrazketa
LEGO
proiektuen marrazketa
Teknologian proiektu bat garatzen denean berebiziko garrantzia du ideiak grafikoki irudikatzeko gai izatea. Internet-en LEGOren inguruan sortutako komunitatebitartez harremanetan jarritako talde batek LEGOz egindako proiektuak marrazteko tresnen berri ematen da:
Ldraw: programa
honen bitartez LEGO eraikuntzak irudika daitezke CAD sistema baten bitartez.
Bista diedrikoak eta isometrikoan oinarritutako lehioetan ikusiko dugu eraikuntza.
Piezak aurrez eginak daude eta egin behar dena aukeratzea eta elkartzea baino
ez da. CADeko oinarrizko hainbat erreminta eskaintzen ditu: mugitu, biratu,
rejilak, bisten aukeraketa, eta abar. Sortzen dituen artxiboak oso neurri txikikoak
dira, objektuen erreferentziak erabiltzen dituelako. Instrukzioak sortarazteko
baliagarria da, urratsak bmp formatoan esportatzeko aukera ematen baitu (ikus
beheko ezkerreko irudia). Gainera, dohanekoa da. Komeni da honekin batera MLCAD
instalatzea. LDraw webgunearen zati bat (instalazio instrukzioak eta beste zerbait
gehiago ere gaztelaniaz dago).
MLCAD: ldraw programa
DOSen oinarritzen da. Programa honi esker, ldraw windows ingurunean erabili
ahal izango duzu ohiko leihoekin. Azken bertsioa 1.99R1 da, eta aurrekoekiko
hainbat hobekuntza eskaintzen du. Gidaliburu
bat dago gaztelaniaz eta frantsesez.
L3P:
utilitate honen bitartez Ldraw programaz egindakoa PovRay programaz renderizatzeko
egoki daiteke, *.pov artxibo bat sortuz.
PovRay: Programa honi esker,
Ldraw programaz egindakoari egindakoari itxura erreala eman ahal izango diogu
(ikus eskubiko marrazkia). Ondorengo irudietan RCX-a ikus daiteke. Lehenengoa
Ldraw-en ikusten den modukoa da, eta bigarrena PovRay-en bitartez errenderizatu
ondoren.
LPub:
Hala ere, instrukzio liburu bat egin nahi dugunean aurreko biak banaka erabiltzea
luzea izaten da. Eman beharreko urratsak automatizatzeko LPub dago.
LeoCAD: Hau da Internet-en aurki daitekeen
beste aplikazio bat. MLCAD-ez egindako modeloekin konpatiblea da. Nik behintzat,
MLCAD nahiago dut.
Marraztutako modeloak ikusteko beste utilitate batzuk
daude. Besteak beste L3Lab
eta LDView.
L3Lab
DAT /MPD fitxategien bisorea da, eta egindako lanak modu azkarrean ikusteko
aukera ematen du. Aurrez definitutako 15 bista. Saguaz objektua ikusteko angelua
aukera dezakegu (oso era azkarrean).
![]() |
![]() |
Aurreko hauek guztiak dohanekoak dira. Beste bat ere badago, baina komertziala:
LEGO
CAD: programa hau LEGO enpresak eginikoa da.
Baliabideak
Softwarea:
Liburuak:
Eskuliburuak:
![]()
03/09/23-(e)an eguneratua.