Home > Elektrizitatea eta Elektronika > Argi-sentsorea
Argi-sentsorea

Sarrera

Beharbada ikasgelan LEGOko argi-sentsore bat edo beste izango duzu, baina beste bat gehiago behar baduzu oso modu errazean egin dezakezu, eta gainera komertziala baino merkeagoa aterako zaizu.

Materiala

Behar duzun elementu elektroniko bakarra LDR bat da. Elektronikako edozein dendatan eros daiteke.

Irudian LDRa, eta behar diren LEGOko bi piezak (hemen erabilitakoaren erreferentzia LDR MKY 76C348 da, eta bere prezioa 412 ptz + BEZa, hau da, 2.48€+BEZa).

Argi sentsorea egiteko behar diren piezak

LDR erresitentzia

LDRa ezaugarri berezi bat duen erresistentzia mota da: bere balioa eragiten dion argiaren araberakoa da. Inguruko argiaren intentsitateak gora egiten duenean erresistentziaren balioak behera egiten du, eta alderantziz. Besteak beste, iluntzen denean argiak pizteko sistemak automatizatzeko erabiltzen da.

Zirkuitua

Zirkuitua oso sinplea da, eta gainerako erresistentziekin gertatzen den moduan polaritatea ez da beharrezkoa polaritatea kontuan hartzea. LDR baten ikurra

Muntaketa

Sentsore hau muntatzeko modu ezberdinak erabil daitezke. Modurik sinpleena motoreak eta sentsoreak konektatzeko erabiltzen kable bat moztea eta bertan soldatzea da. Beste bat irudian ikus daitekeena da. LDRa beheko pieza zuriak dituen konektoreetan soldatuta dago. Honela, sentsorea LEGO kable batez konektatu ahal izango dugu. Argi sentsorea egina

Programa

Honelako argi-sentsore bat sentsore pasibo bat da, hau da, ez dago elikatu beharrik. Honen ondorioz, argi-sentsore moduan konfiguratu beharrean Raw moduan erabiliko dugun ukitze-sentsore moduan konfiguratuko dugu.

Visual Basic eta NQC-n sentsore-mota ukitze sentsorea izango da eta sentsore-modua RAW modua. Protzentajezko modua ere erabil dezakegu, baina Raw modua askoz zehatzagoa da.

Oharrak

Badago LDR-ren antzeko portaera duen beste osagai elektroniko bat, tenperatura aldaketarekin batera bere erresistentzia aldatzen duen osagaia. Horrelako batekin tenperatura sentsore bat egin daiteke.


02/11/06 -(e)an eguneratua